Sexu erasoak

France 3ko kazetari bati eraso egin diote Baionako jaietan lanean ari zela

Telebistan zuzeneko konexioa egiten ari zela, gizon bat atzetik hurbildu eta musu ematen saiatu zen.

Kazetaria erasotu zuten unea.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 26a
17:01
Entzun

Telebistarako zuzeneneko konexioa egiten ari zela, France 3 kateko kazetari batek sexu erasoa pairatu zuen atzo arratsaldean. Emakumea kamera aurrean solasean ari zela, atzetik gizon bat hurbildu zitzaion, eta ahoan musu ematen saiatu zen.

France 3 kateak zuzenean emititu zuen, Facebooken duen kontutik. Bideoaren 18. minutuan, mutil gazte batzuk azaltzen dira kazetariari bihotz batzuk eginez, eta horietako bat hurbildu eta kazetariari musu ematen saiatzen da. Kazetariak lanean jarraitzen du, eta erran gazte batzuk behar baino “gogo” handiagoz daudela bestan.

Telebista kateak ez zuen aipatu erasoa. "Baionako bestak ofizialki hasi baino lehen, nabaria da besta giroa. Bestazaleak umore oneko dabiltza", idatzi zuen bideoarekin batera sare sozialetan zabaldu zuen mezuan.

Ez da horrelako eraso bat gertatzen den lehen aldia; Errusian jokatu den munduko futbol kopan, emakume bati baino gehiagori egin dizkiote halako erasoak, kazetari lanetan zebiltzala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.