autogobernua

"Demokraziaren aurrerapenean betorik gabeko" estatutu baten alde agertu da EH Bildu

Miren Larrionen ustez, PSE-EEk ez luke aitzakirik izan behar, estatutu berria "espresuki jateko kontuez" ari delako.

Miren Larrion, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko uztailaren 27a
16:18
Entzun

Miren Larrion EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu du Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea egiten ari den estatutu berriak "oso agertoki interesgarria" ireki duela, baita PSE-EE eta Elkarrekin Podemos bertara batzeko ere. Estatutu berriak "gaurkotua" izan behar duela adierazi du, eta "demokraziarenĀ aurrerapenean beto eskubiderik" ez duela izan behar.

EAEko Legebiltzarrean, egun, "ezkerreko indarrak" gehiengoa direla dio Larrionek. EH Bildurentzat "garrantzitsuak diren gai sozialak" gehitzeko aukera ikusten du, herritarren ongizatea batik bat. Horregatik, haien asmoa ikuspegi horiek "zabaltzea" izango dela azaldu du, "jende gehiagok bat egin dezan". Baina PSEren "borondate erreala" behar dela adierazi du. Larrionek gaineratu du PSEk autogobernuaz hitz egin nahi ez duen bakoitzean esaten duela "jatekoa" dela garrantzitsuena. "Bada, estatutu berri hau espresuki jateko kontuez ari da".

Aurrerapen demokratikoetan oztoporik ez egoteko lan egingo dutela azaldu du Larrionek. "Baikor" azaldu da, EH Bilduren aldetik badagoelako adostasunak lortzeko "borondatea". Halere, mesfidati agertu da beste alderdiekin: "Ohituta gaude EAJk gauza bat egingo duela entzutera eta beste bat egin duela ikustera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.