Gizartea

"Kolapsatzeko arrisku larrian" dago Deba eta Mutriku arteko zubia

Gipuzkoako Foru Aldundiak "premiaz" hasi nahi ditu zubia konpontzeko lanak 

Deba eta Mutiku arteko zubia. GORKA RUBIO./
2018ko abuztuaren 10a
17:52
Entzun

"Premiaz jardutea erabaki dugu, eta 1866ko ondare honen osotasuna ziurtatuko duen obrari heltzeko lanean ari gara, babes bereziko kalifikazioa baitu". Hitz horiekin adierazi du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak Deba eta Mutriku arteko zubiaren inguruko kezka. Izan ere, aldundiak egindako txosten tekniko batek agerian utzi du azpiegitura "kolapsatuta" dagoela, eta bi zati, erortzeko arriskuan. Zubiaren egituraren parte bat zurezkoa da, eta intsektuek janda dago. Uztail hasieran hondoratu zen, euriteen ondorioz.

Diagnostiko horren aurrean, eta "zubiaren kontserbazioa ziurtatzeko", konponketa lanak "larrialdi prozeduraren" bidez eman nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak. Aldundiak jakinarazi du premiazko bilerak egiten ari direla, bai erakunde barruan, bai Debako eta Mutrikuko udalekin. Era berean, Itxasok ohartarazi du udalen ardura dela herritarrek zubia zeharka dezaten debekatzeko neurriak hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.