Hondarribia, Gipuzkoa, 1972

Ainhoa Etxaide

2018ko abuztuaren 11
15:53
Entzun

Euskal sindikatu handietako baten lehen gidari emakumezkoa da Ainhoa Etxaide. Arrantzale familia bateko alaba da, eta zuzenbideko lizentziaduna. LABeko gazteen ardura zuen, 1996an; aurretik, Ikasle Abertzaleen zuzendaritzan aritu zen bi urtez. Sindikatu abertzalean ibilbide oparo baten hasiera izan zen hura. Rafa Diez idazkari nagusi historikoaren lekukoa hartzea egokitu zitzaion 2008an, Barakaldoko biltzar nazionalean; ordurako zuzendaritzaren ardurak ez zitzaizkion arrotzak Etxaideri, 2000tik baitzebilen LABeko zuzendaritzan. Esan daiteke krisialdi ekonomiko osoa jan behar izan zuela, hasi eta buka. Lan harremanen aro gogor batean eraman du LABen lema; Irmotasuna erakutsi du lan erreformek borroka sindikala ataka larrian jarritako garaietan, hala sindikatuaren ibilbide propioa lantzeko nola ezker eskuaz aritzeko aliantza estrategiko bila. Iazko maiatzean, GarbiƱe Aranbururi eman zion lekukoa; orain, feminismoaren alorra darama LABen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.