Indarkeria matxista

Dulantzin andre bat hiltzen saiatzea egotzitako gizona kartzelan sartu dute

Elkarretaratze bat egingo dute gaur herrian erasoa gaitzesteko, Dulantziko Udalak antolatuta

arantxa iraola
2018ko abuztuaren 18a
17:15
Entzun

Atzo gauean ertzainek jakinarazi zuten 35 urteko gizon bat atxilotu zutela Dulantzin (Araba) andre bat bortxatu eta hiltzen saiatzea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu du gaur, eta espetxean sartzeko agindua eman du. Sexu erasoa egitea eta andrea hiltzen saiatzea egotzi dizkio.

Erasoa atzo goizean jazo zen; ikustez ezagunak ziren biak, eta gizonak emakumeari esan zion autoz eramango zuela lanera. Autoan, ordea, desbideratu egin zen, eta landa eremu batean aparkatu zuen. Bortxatu egin zuen han emakumezkoa, eta itotzeko hainbat ahalegin egin zituen. Arratsaldean atxilotu zuten ertzainek gizona.

Dulantziko Udalak antolatuta elkarretaratze bat egingo dute gaur arratsaldean herrian eraso hau gaitzesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.