Erremontea-Buruz Burukoa

Uterga finalerdietara sartu da, Endika gaindituta

Doneztebekoak 30-26 irabazi du, eta azken partidan, hau da, Barrenetxearen aurka 27 tanto eginez gero, finala jokatuko du. Endika ere finalerdietara igaroko da 27 tanto eginez gero.

Utergak tanto asko egin ditu sake errestoan. MAIALEN ANDRES
2018ko abuztuaren 21a
21:48
Entzun

Kutxabank Torneoko ligaxka zerbait argitu da bigarren jardunaldiaren amaieran. Utergak 30-26 irabazi dio Endikari; emaitza horrekin, finlaerdietarako sailkatu da, eta azken partidan 27 tanto egitearekin nahikoa luke finalean sartzeko  eta ligaxkako lehenengo postua lortzeko. 

Endikak, ordea, 27 tanto behar ditu sailkatzeko finalerdietarako, edo Barrenetxeak azken partida ez irabaztea. Gainera, lehenengo postua oraindik ere lor dezake. Horretarako, irabazi eta Utergak punturik ez lortzea, hau da, 23 tanto edo gutxiago egitea beharko luke.

Urrizak 24 tanto nahikoak ditu kanporatua ez geratzeko, eta Barrenetxeak irabazi eta Endikak 27 tanto ez egitea behar du sailkatzeko, edo Urrizak 24 tanto ez egitea. Orain, sailkapenean Uterga dago buru, 8 punturekin; Urrizak sei ditu, Endikak bost, eta Barrenetxeak hiru. 

Uterga eta Endikaren arteko norgehiagoka oso gogorra, lehiatua eta berdindua izan da, orain arte jokatu diren partida guztiak bezalaxe. Bai batek eta bai besteak aukerak izan ditu irabazteko. Berdinketa ugari izan dira, baina, 17-18 irabazten joan eta gero, Endikak beherakada txiki bat izan, eta Utergak ederki aprobetxatu du bost tantoren aldea lortzeko, 25-20. 

Amaieran, partida berriz ere berdindu da, baina Utergak aldea zuen, eta ondo baliatu du lau puntuak eta garaipena lortzeko. Sakearekin ez dute minik egin ez batek eta ez besteak, eta errestoan egin dituzte tanto gehien. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.