Erremontea-Buruz Burukoa

Bere zazpigarren finala jarraian jokatuko du Urrizak

30-24 irabazi dio Endikari Kutxabank Torneoko finlaerdian eta datorren astean Uterga izango du aurkari azken partiduan. Bien arteko hirugarren finala da.

Urrizak beste behin jokatuko du finala Endika garaitu ostean. MAIALEN ANDRES
2018ko irailaren 1a
18:47
Entzun

Javier Urrizarentzat buruz burukoak ez du sekreturik eta datorren larunbatean bere zazpigarren finala jarraian jokatuko du Xanti Utergaren aurka. Bien arteko hirugarrena izango da 2015 eta 2017an ere elkarren kontra aritu bait ziren. Ongi baino hobeto ezagutzen dira.

Horrera iristeko, Urrizak, 30-24 gainditu behar izan du Endika. Ordu beteko iraupena izan du finalerdi gogorrak. Piloteatua izan da eta biak ez dute asko arriskatu eta partidua hasieran erabaki dela esan liteke. 8 eta 2ko abantaila hartu du garaileak eta sei tanto horiekin iritsi da amaierara. Endika hiru pillota galdu ditu bi pareteko jokaldia egin nahi zuenean eta horrek eragina izan du jokoan. Hurbildu da 12-10, 24-20 eta 28-24, nahiz eta ez duen balio iza irabazteko. 

Urrizak bost, sei, zazpi tantoren abantaila eman du ia uneoro eta joku estilo horri eutsi dio, piloteoan agindu eta gauzak zuzen eginez. sakearekin ez du asmatu pasa den astean bezala eta lau tanto soilik egin ditu lehenengo pilotakadarekin. Endikak lan hobea egin du aurreko partiduan baino eta horrek ere eragina izan du. Egin dituen hutsegiteak izan dira erabakiorrak. Sakearekin ongi aritu da zazpi tanto eginez eta piloteoan ere 15 batu ditu, Urrizak 18, baina galdutakoak ere sei gehiago egin ditu; 9 eta hiru. Hor egon da gakoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.