AUTOGESTIOA

Sanfermin txikietan gaztetxeko jarduerak galarazteko adierazpen bat onartu du Iruñeko Udalak

UPNk aurkeztu du adierazpena, eta PSNren babesa jaso du. Abstentziora jo dute Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerra taldeek. Aranzadik kontrako botoa eman du.

Gaztetxea bigarrenez okupatu zuten unea, abuztuaren 17an. JESUS DIGES / EFE
2018ko irailaren 17a
07:45
Entzun

UPNk aurkeztutako adierazpen bat onartu du gaur Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak. Idazkian, udalari eskatu diote "neurriak har ditzala" Sanfermin txikiek irauten duten bitartean, Rozalejo markesaren jauregian "orotariko jarduerak, eta batez ere, ostalaritzakoak galarazteko".

Adierazpen instituzionala aurrera atera da UPN eta PSNren aldeko botoekin. Aranzadik kontra bozkatu du; eta Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerra abstenitu dira.

Idazkian, UPNk dio "Rozalejoko markesaren jauregiko okupek ostalaritza negozio bat" dutela, eta "kontzertuak, ostalaritza-jarduerak eta lanak" egin dituztela, "zergarik ordaindu edota baimenik izan gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.