EUSKAL PRESOAK
Auzitegi Nazionalak espetxera bidali du Maite Aranalde
Atzo Espainiaratu zuten Frantziatik, eta, Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, Auzitegi Nazionalak agindu du Aranalde espetxeratzeko.

Frantziako auzitegiek ezarritako zigorra beteta, atzo Espainiaratu zuten Maite Aranalde Ibarrako (Gipuzkoa) presoa. Izan ere, Espainiak bi euroagindu eskaera eginak zituen Aranalderen kontra.
Auzitegi Nazionaletik igaro da gaur, eta epaileak agindu du hura espetxeratzeko. Epaiketaren zain geratu da orain. Tolosaldeko Ataria-k eman du espetxeratzearen berri.
2005an atxilotu zuten Aranalde Le Cap d'Adge herrian (Frantzia), ETAko kide izatea egotzita, eta 2009ean askatu zuten. 2010ean atxilotu zuten berriro. Zortzi urte eman ditu Frantziako espetxeetan.
Gaur 19:30erako batzar bat prestatu dute Ibarra sarreran, eta mobilizazio bat egingo dute ondoren.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.