Politika

Urkulluk parte hartuko du ETAren amaiera irudikatzeko ekitaldian

Hasiera batean, agenda arazoak argudiatuta, gonbitari ezezkoa eman zio lehendakariak.

Iñigo Urkullu, bere bulegoan, artxiboko argazki batean. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko irailaren 28a
19:07
Entzun

Espainia eta Frantziako gobernuek elkarlanean antolatu dute astelehenean Madrilen egingo den ekitaldia. Eusko Jaurlaritzako buru Iñigo Urkullu ere gonbidatua zuten, baina azken orduan, eta hark, agenda arazoak argudiatuta uko egin zion bertan izateari hasieran. Ordea, azken orduan haren bozeramaileak iragarri du bertan izango dela, hori bai, Madrildik barkamen eskaria jaso ostean.

Urkullu ez zen joan Kanboko Arnaga etxean (Lapurdi) egin zuten ekitaldira, argudiatuta "politikoki eta etikoki" ez zegoela ados, eta ekitaldia antolatu ostean egin ziotela joateko gonbita. Aldiz, Nafarroako presidente Uxue Barkosekin batera agerraldia egin zuen Bertizko jaurerrian, Nafarroan.

Etzi, biktimak omentzearekin batera, Frantziak ETAri atzemandako materiala utziko du Espainiaren esku. Sanchezek eta Macronek berretsi dute Frantziak jarraituko duela ETAri atzemandako agiri, arma eta bestelakoak Espainiaren esku uzten, material horretan oinarrituta Frantzian abiarazitako auzibideak bukatutzat eman ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.