'Ekonominutua'

Ekonomiaren moteltzea aste honetako 'Ekonominutuan'

Eurogunean, 2014tik izan den hazkunde ekonomikorik apalena izan da azken hiruhilekoan: %1,7. Ekonomiaren moteltze joera aztertu dute Iker Aranburu eta Xabier Martin kazetariek.

2018ko azaroaren 1a
07:28
Entzun

Aste honetan jakin da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BPGa aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago hazi dela (2,6%). Euroguneko hazkunde ekonomikoa eskasena izan da 2014. urtetik. Nafarroan, berriz, ia ez da ageri hazkundearen moteltzea urte arteko tasan. Hamarren bat baizik ez baita jaitsi, %3,4tik %3,3ra, Volkswagenen eraginaren ondorioz. Xabier Martin eta Iker Aranburu kazetariek ekonomiaren moteltzea aztertu dute Ekonominutua saioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.