Politika

Juaristi eta Lopez de Lacalle hautagai aurkeztu dira EH Bilduren Europako zerrendaburu izateko

Barne kanpaina egingo dute bi hautagaiek, eta koalizioko oinarriek bozketa bidez hautatuko dute nor izango den zerrendaburu, azaroaren 23tik 25erako asteburuan.

Josu Juaristi eta Lorela Lopez de Lacalle EH Bilduren Europako zerrendaburu izateko hautagaiak. EH BILDU
2018ko azaroaren 1a
07:27
Entzun

EH Bilduk ohar biden jakinarazi duenez, Josu Juaristi eurodiputatu ohia eta Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatu ohia EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateko hautagai aurkeztu dira.

Bi hautagaitzek Hauteskunde Batzordearen oniritzia izan dute, "hauteskundeetarako barne araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztelako".

Josu Juaristi EH Bilduko eurodiputatu izan da legealdi honetan. Lorena Lopez de Lacalle, berriz, EFA Europako Aliantza Librea alderdiko presidenteordea da gaur egun, eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu izan zen 2007. eta 2010. urteen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.