Sutea

Hamabost nekazaritza pabiloi erre dira Samaniegon

Goizaldean piztu da sua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gaurko sutea Samaniegon (Araba). ARABAKO SUHILTZAILEAK.
2018ko azaroaren 16a
12:53
Entzun

Goizeko laurak jotzerako piztu da sua Samaniegoko (Araba) El Portillo kalean. Segurtasun Sailaren esanetan, nekazaritza pabiloi batzuei eragin die, eta kiskalita geratu dira horietako hamar. Ez dago zauriturik, baina kalte material handiak eragin ditu suteak.

Suhiltzaileak aritu dira goizaldean garrak itzaltzeko lanetan. Azaldu dutenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.

Arabako Errioxan dago Samaniego; 320 bat biztanle ditu, eta nekazaritza da hango jarduera nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.