Athletic 1-1 Getafe

Ezinean jarraitzen dute

Hamabi partida daramatza Athleticek irabazi gabe, eta jaitsiera postuetan da.

Unai Nuñez Athleticeko jokalaria, 1-0ekoa sartu dutenean. LUIS TEJIDO, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko azaroaren 25a
14:46
Entzun

Irabazi beharreko norgehiagoka galdu dute gaur Athleticeko jokalariek. Jaitsiera postuetan izanik Getaferen aurkakoa zuten burua altxatzen hasteko aukera, baina Eduardo Berizzok ez du jakin taldearen ibilbidea zuzentzen. 

Partidako 67. minutuan sartu dute etxekoek lehen gola. Peru Nolaskoain izan da golegilea. Baina pozak gutxi iraun die zuri-gorriei, ihamar minutu geroago heldu baita banakoa. 

Hasieratik ibili da ezinean Berizzoren taldea. Partida bereganatzeko asmotan irten den arren, berehala zapuztu dizkio Getafek erraz irabazteko itxaropenak. Baloiaren kontrola etxekoen izan bada ere, aurkariek aukera guztiak baliatu dituzte arrisku egoerak sortzeko, eta baita lortu ere. 

Bigarren zatian, eta markagailuan banakoa zela, 1-2koa egiteko puntuan izan dira Getafekoak, baina erne ibili dira etxekoak defentsan, eta berdinketarekin amaitu da lehia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.