Enpresak

Confebaskek iragarri du ekonomia %2,5 haziko dela 2019an

Datorren urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 14.000 enplegu sortzea espero du patronalak, eta langabezia tasa %7,5era apaltzea.

Confebasken gaurko agerraldia, Bilbon. @CONFEBASK
Irune Lasa.
2018ko abenduaren 27a
07:21
Entzun

"Zorionez, esan dezakegu krisitik atera garela". Confebaskeko presidente Roberto Larrañaga eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia baikor agertu dira gaur Bilbon, patronalak hurrengo urterako egin dituen aurreikuspenak azaltzeko orduan. Esan dute, hori bai, besteak beste egonkortasun politiko eta instituzionala ziurtatu beharra dagoela suspertze aldia eta enplegua egonkortzeko, "konfiantza sortzeko giltzarri" delako.

Confebaskek iragarri du %2,5 izango dela hazkunde ekonomikoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hastear dagoen urtean, eta Gizarte Segurantzara 14.000 langile gehiago afiliatuko direla. Horrela, 2019a ixterako, langabezia tasa %7,5era apalduko dela uste du patronalak —tasa txikiena 2008. urteaz geroztik—, eta langile okupatuak 976.000 izango direla, krisi aurreko —2007ko— mailara itzulita.

Patronalaren datuen arabera, 2018. urtea %2,9ko hazkunde ekonomikoarekin amaitu du erkidegoak, 18.000 afiliatu berrirekin eta %9,2ko langabezia tasarekin. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.