Bilboko elizbarrutiak otzara elektronikoa izango du dohaintzak biltzeko

Bilboko hiru elizatan jarriko dute martxan donazioak jasotzeko sistema berria. Txartel elektronikoarekin edo smartphonarekin egin ahalko dira ekarpenak.

Bilboko elizbarrutiak dohaintza digitalak egiteko jarriko dituen gailuen gisako makina bat.
2019ko urtarrilaren 4a
12:39
Entzun

Mezetara joan eta saskia pasatzen ari direnean poltsikoan txanponik ez dutela ohartu. Bat baino gehiago larrituko zen halako egoeran. Bada, Bilboko elizbarrutian beste modu batera ere dohaintza egiteko bidea jarriko dute datorren asteburutik aurrera, txanponak eskura izan gabe ere. Txartel elektronikoa edo smartphone bat soinean izatea nahikoa izango da elizari 20 eurotik beherako donazioa egiteko. Izan ere, Bilboko Gotzaitegiak otzara elektronikoa jarriko du fededun katolikoen eskura, hiru parrokiatan.

Asteburu honetan, diru ekarpen digitala egiteko aukera izango dute Bilboko Begoñako basilikan eta Karmengo parrokian. Datorren astean, Mendiko San Jose parrokian ere eskura izango da otzara elektronikoa.

Elizetan ez ezik, Bilboko elizbarrutiak hainbat ekitalditan ere erabiliko du dirua biltzeko sistema berria. Bihar, esaterako, Bilboko errege opil solidarioaren banaketan izango dela jakinarazi dute, Caritasen aldeko dohaintzak egin nahi dituztenen zerbitzura. Jose Mari Ziarrusta, elizbarrutiko gerentearen esanetan, "dohaintzak egiteko modu hau erosoa eta guztiz segurua da".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.