Trafikoa

Neguan gidatzeko gomendioak

Hotzarekin batera, izotza, elurra, lainoa eta ikusgaitasun txikiagoa izan litezke dira errepideetan, eta hamabi gomendio eman ditu RACVN Hego Euskal Herriko Automobil Klubak, gidariek kontuan har ditzaten.

Belateko mendatea, iazko martxoan. JAGOBA MANTEROLA, FOKU.
2019ko urtarrilaren 7a
19:10
Entzun

Neguan okertu egiten dira gidatzeko baldintzak, eguraldia dela eta. Negu betean sartzeko garaia denez, errepidean "bereziki arretatsu" aritzeko eskatu du Hego Euskal Herriko Automobil Klubak. Horra aurten zabaldutako hamabi gomendioak:

1. Segurtasun tarte handiagoa utzi, eta suabe eta modu progresiboan gidatu. Ez azeleratu modu bortitzean, ezta galgatu ere.

2. Ikusgaitasuna bermatu: autoaren argiak egoera onean daudela ziurtatu.

3. Telefonoa aldean eraman, kargatuta. Debekatuta dago gidatu bitartean erabiltzea, baina ezbeharrik izanez gero, funtsezkoa izan daiteke.

4.Arropa eta tapakiak eskura eduki. Ibilgailu barruan itxaron behar izanez gero, bero mantentzeko.

5. Ura eta janaria eskura eduki.

6. Erregai depositua beteta edukitzen saiatu. Zenbat eta beteago eduki, hobe; autoetako berogailuek, esaterako, motorra martxan dagoela funtzionatzen dute-eta.

7. Denbora dezentez autoa geratuta eta motorra martxan izanez gero, ireki leihoak noizean behin, airea sar dadin. Ez da ohikoena motorraren gasak ibilgailura sartzea, baina erraz gerta daiteke.

8. Jaka islatzaileak eta triangeluak eskura eduki. Derrigorrezkoa da. Autotik irten behar badugu, ezinbestekoa da norberak ondo ikustea, baina baita besteek norbera ikustea ere.

9. Kateak eskura eduki, eta erabiltzen ikasi. Gogoan hartu indar higiarazlea dute gurpiletan jarri behar direla pare bakarra edukiz gero.

10. Gidatzeko eta egonkortasuna mantentzeko laguntza sistemek nola funtzionatzen duten ikasi. Gaur egun, gero eta auto gehiagok izaten dituzte halakoak, eta komeni da nola erabili jakitea.

11. Neguko pneumatikoak. Gomendagarriak al dira? Bai, oso gomendagarriak dira 7 gradutik beherako tenperaturetan. Txarrenera, kateak eskura eduki

12. Istripu bat ikusiz gero, betiko gogoratu zein den ohiko protokoloa: lekua eta norbera babestu, larrialdi zerbitzuei berri eman, eta azkenik, biktima eta zaurituak artatu. Kontuan hartu neguan aukera gehiago daudela ingurua ilun egoteko, litekeena dela errepidea onenean ez egotea eta tarte handiagoa utzi behar dela istripuaren eta atzetik datozen gidariei abisatzeko triangeluen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.