Indarkeria matxista

Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, emakume baten kontrako sexu erasoa salatzeko

Erasoa Eguberri egunean gertatu zen. Barakaldoko udal talde guztiek salatu dute erasoa.

Eguberri egunean emakume batek jasan zuen sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea, gaur, Barakaldoko Herriko plazan. BARAKALDOK BABES ZIBILA, @BARAKALDOPCIVIL
2019ko urtarrilaren 13a
11:14
Entzun

Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, elkarretaratzea egin dute dozenaka herritarrek Barakaldon (Bizkaia), Argitan zentroak deituta. Herriko bizilagun batek jasan duen sexu erasoa gaitzetsi dute, eta emakumeek kalean lasai eta beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea dutela aldarrikatu.

Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, Eguberri eguneko goizaldean gertatu zen erasoa, kalean: andrea bortxatzen saiatu zirela azaldu du udalak, xehetasun gehiago eman gabe.

Argitanek adierazi du borrokan jarraituko duela "emakumeak idarkeriarik gabeko gizarte batean bizitzeko aukera duten arte".

Barakaldoko Udalak bat egin du elkarretaratzearekin eta udal talde guztiek salatu dute eraso matxista.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.