Protesta

Confebasken Bilboko egoitza itxi dute hainbat gaztek

Eraikinaren kanpoaldean pintaketa bat egin dute prekarietatea salatu eta Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei eginez.

jarraia161654.jpg
2019ko urtarrilaren 17a
13:55
Entzun

Hainbat gaztek Confebaskek Bilbon duen egoitzako sarrera-irteerak itxi dituzte zinta horiz, eta pintura gorri eta horia jaurti dute lurrera. Eraikinaren albo batean, berriz, Prekarietatea hiltzailea, otsailaren 16an Bilbora dioen pintaketa egin dute.

Ernai gazte antolakundeak abenduan deitu zuen otsaileko manifestazioa, Larrialdi egoeran gaude, prekarietateari ateak itxi lemapean. Erakundeak salatu du lan merkatuan sartzeko zailtasunek eta merkatuaren beraren ziurgabetasunak ezinezko egiten dutela bizi proiektu duin bat eraikitea. Horiek hala, datorren hilaren 16an Bilboko Euskadi plazatik irtengo den protestarekin bat egitera deitu dituzte gazteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.