Euskaltel

Orangek adierazi du ez duela Euskaltelen %100 erosteko asmorik

Gaineratu du etengabe ari dela "Espainian hazteko aukerak" aztertzen. Euskaltelen akzioek %4 egin dute behera.

2019ko urtarrilaren 21a
20:38
Entzun

Euskaltel bereganatzeko helburuarekin, EEP erosteko eskaintza publiko bat aztertzen ari ote den galdetu dio Orange enpresari CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak. Galde horri erantzun dio, gaur, konpainiak eta adierazi du ez duela Euskaltelen akzioak %100ean bereganatzeko asmorik. Dena den, argitu du enpresa "beti" ari dela "Espainian hazteko aukerak" aztertzen.

Orangen erantzuna publiko egin eta berehala, %4 merkatu dira Euskaltelen akzioak burtsan. Joan den ostiralean, %9 garestitu ziren, zenbait hedabide Orangen ustezko EEP bati buruz mintzatu zirenean. 

Zegona britainiarrak Euskaltelen duen parte hartzea areagotzeko kapitala handituko duela iragarri eta gutxira zabaldu dira Orangek Euskaltel erosteko aukerari buruzko albisteak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.