Etxeko langileak

Etxeko langileek lan istripuen aitortza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Etxeko Langileen Elkarteko kideen arabera, gaur egun zaintza lanetan dabiltzan langileei ez zaizkie lan gaixotasunak onartzen, eta Osakidetzaren ardura nabarmendu dute

Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko urtarrilaren 21a
17:23
Entzun

Presio eltzea lehertu eta horren eraginez sortutako erredurak ez dituzte laneko istripu bezala kontuan hartzen Osakidetzako medikuek; ezta pertsona bat zaintzeko apenas lorik egin gabe egon den pertsona baten antsietatea ere, edo zama handiko pertsona bat zaintzerakoan besoko lesioak izan duen langilea. Etxeko langileen elkarteko kideek salaketa hori egin dute gaur goizean, eta Jaurlaritzari eskaera zuzena egin diote: etxeko langileei ere lan istripuak aitortu diezaizkiela.

Lorea Ureta Etxeko Langileen Elkarteko kideak esan duenez, Jon Darpon Osasun sailburuari eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari behin eta berriro eskatu diote auzian ardura hartu dezan: “Laneko istripu horiek topatzeko lan egin dezaten”. Baina abenduaren 28an emandako erantzun parlamentarioa beste ildo batetik joan zela gaitzetsi du: “Osakidetzak ez du inongo hausnarketarik egin laneko istripuak topatzeko garaian, istripuak ez direlako euren ardurapekoak; erantzun hori harrigarria iruditu zitzaigun, gaixo agiriak medikuek ematen baitituzte. Profesionalek eurek erabakitzen dute gaixotasun baten jatorria lanekoa den ala ez”.

Ildo horretan, Osalani eskaera zuzendu dio Uretak, “oraindik etxeko langileen lan gaixotasunen inguruko gidarik ez duelako argitaratu ere egin”. Halako gida bat egiteko epea abenduan amaitu zela salatu du, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.