Maravillas gaztetxeko kideekin bat egin dute Iruñerriko gaztetxeek

Instituzioen "jazarpena" salatu dute Denok gara Maravillas komunikatuan, eta autodefentsarako deia egin dute.

Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazio bat, iragan larunbatean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2019ko urtarrilaren 26a
17:57
Entzun

Maravillas, gaztetxe bat baino gehiago, "mundua ulertzeko modu bat" dela berretsi eta harekiko elkartasuna agertu nahi izan dute Iruñerriko hainbat gaztetxek, komunikabideetara bidalitako Denok gara Maravillas oharrean. Bertan salatzen dute instituzio eta agintarien aldetik ahalegintzen ari direla "gaztetxeak arma gisa erabili" eta bertako kideak "elkarren aurka" jartzeko. "Ez dute lortuko, norbaitek zalantzaren bat izanez gero, berberak gara eta berdinean gabiltza".

"Planteatzen dugun autogestio integrala ez da kabitzen gazteentzako diren kaltegabeko lokal homologatuen neutraltasun faltsuan, eta gaztetxeak kapitalarekiko antagonikoak diren eta klase langilearen interesei erantzuten dieten heinean, hain zuzen ere horregatik dira etengabe erasotuak bide ezberdinetatik", dio Barañaingo, Burlatako, Zizurko, Arrotxapeko, Berriozarko eta Alde Zaharreko gaztetxeetako kideek sinatutako oharrak.

Salatu dute, bide batez, zenbaitek gazteen aurkako erasoetatik distantzia hartu nahi izan dutela. "Normaltasunaren eta bizikidetzaren itzulera" eskatu dutela, baina, aldi berean, "Poliziaren jazarpena baliatu" dutela presio egiteko. "Horien guztien aurrean, beharrezkoa da autodefentsaren antolakuntza kolektibo eta koordinatuan sakontzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.