Hilberria

Gurutz Ansola politikari ohia eta euskaltzalea hil da, 94 urterekin

jarraia162366.jpg
2019ko otsailaren 2a
14:13
Entzun

Gurutz Ansola  legebiltzarkide ohia eta EAren sortzaileetako bat zen, atzo, 94 urterekin. Azpeitian (Gipuzkoa) jaioa, bi legegintzaldita izan zen Eusko Legebiltzarreko ordezkari, 1980 eta 1987 urteen artean. EAJrekin aurkeztu zen, baina EAra pasa zen 1986an. Bera izan zen alderdiaren sortzaileetako bat. Ansola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ere izan zen 1987 eta 1991 urteen artean.

Horrez gain, Egan, Zeruko Argia nahiz Jakin aldizkarietan idatzi zuen ekonomia gaiei buruz. Hainbat saiakera liburu ere argitaratu zituen: Euskal Herriko ekonomiaz 1955-1967 (1971, Etor-Gero) eta USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia (1972, Gero).

Hezkuntzaren arloan ere jardu zuen Ansolak. Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehenengo presidentea izan zen 1969tik 1971ra, eta ikastolen mugimenduan parte hartu zuen. Ikasle garaian, berriz, Ekinen sorreran aritu zen Ansola, kultura arloan.

Donostian bizi zen aspalditik, eta han izango da hileta elizkizuna, astelehenean, 19:30ean, San Vicente parrokian.

Eusko Alkartasunak bere Twitter kontuan eman du Ansolaren heriotzaren berri.

Informazio gehiago Uztarriaren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.