Futbola

Realari Sevilla egokitu zaio Kopako finalerdietan

Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, otsailaren  17an, eta txuri-urdinek etxean jokatuko dute. Zozketan egokitu ahal zitzaion aurkaririk samurrena da Sevilla. Beste finalerdia Atletico Madril-Bartzelona izango da.

ainara arratibel gascon
2019ko otsailaren 4a
17:32
Entzun

Realak alde izan du zoria Espainiako Kopako finalerdietako zozketan. Batetik, Sevila egokitu zaio aurkari, zozketaren ontzian zegoen aurkaririk xamaurrena; bestetik, partida konporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta txuri-urdinei etxean egitea egokitu zaie. Partida otsailaren 17an jokatu da. Ligan, Realak azken jardunaldian  jokatu du Sevillaren kontra,  eta 0-2 hartu du mendean, Nahikarik penaltiz eta Kiana Palaciosek sartutako golei esker. Lehen itzuliko partidan ere txuri-urdinak 2-0 ( Manu Lareo eta Nahikari penaltiz) nagusitu ziren. Baikor mintzatu da kanporaketaren inguruan Sandra Ramajo Realeko kapitaina: "Partida bakarrera edozer gauza gerta daiteke, baina kanporaketaren bila joango gara".

Emaitza bolada onean da Gonzalo Arconadaren taldea,  2019an ez baitu partidarik galdu. Ligan seigarren dago, 28 punturekin; eta Kopan ere ibilbide oparoa darama. Lehenik Valentzia kanporatu zuen final-zortzirenetan 1-2, eta final-laurdenetan Rayo 0-4. Horri esker jokatuko ditu bigarren aldiz Kopako finalerdiak. Sevilla, berriz, beheko postuetan da Ligan. Azken aurreko da, 15 punturekin. Baina azken jardunaldietan hobera egiten ari da haren jokoa. Horren seinale, ezustean Levante kanporatu zuen Kopatik final-laurdenetan, penaltietan. Aurretik, final-zortzirenetan Logroño uzti zuen bazterrean, 0-1.

Beste kanporaketan Altetico Madril eta Bartzelona ariko dira nor baino nor gehiago, eta finala maiatzaren 11ean jokatuko da Granadako Los Carmenes futbol zelaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.