Feminismoak

Otsailaren 14an aurkeztuko dute 'Zauria(k)' dokumentala

Ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektua da Zauria(k). Bederatzi lagunen esperientzia aztertu dute, bederatzi ikuspegi eman asmoz. Iruñeko Katakrak-en aurkeztuko dute datorren ostegunean. Ikusgai dago aurrerapena.

2019ko otsailaren 5a
20:29
Entzun

Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren proiektua da Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. Sare sozialetan aurreratu dutenez, ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak lotuko dituzte, bederatzi lagunen errealitatea ezagutu, eta beste hainbeste ikuspegi emateko.

Otsailaren 14an aurkeztuko dute lana, 19:00etan, Iruñeko Katakrak liburudendan. Dokumentala emateaz gain, solasaldi bat ere egingo dute. Iruñean bezala, halaxe daukate aurreikusita gainerako aurkezpenetan ere.

Donostian, Emakumeen Etxean egingo dute aurkezpena, otsailaren 15ean (19:00). Gasteizen, Landatxo gizarte-etxean, otsailaren 22an (19:00). Bilbon, azkenik, otsailaren 23an izango da dokumentala ikusi eta gaiaz aritzeko aukera, Bira kultur gunean (18:00).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.