Memoria

Gertatutakoa "ez zuritzeko" eskatu du PSEk Pagazaurtunduaren omenaldian

Gaurko egunez hil zuen ETAk Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo udaltzainburu eta PSEko eta UGTko kide izandakoa, duela 16 urte. "Memoria kolektibo eta inklusiboa" defendatu du PSEk gaur, haren omenezko ekitaldian.

Joseba Pagazaurtunduaren omenezko ekitaldia, gaur, Andoainen. ANDOAINGO PSE.
2019ko otsailaren 8a
16:32
Entzun

Azken urteetako gisan, Agustin Ibarrolak Joseba Pagazaurtunduaren omenez egindako eskulturaren aurrean oroitu dute Andoaingo (Gipuzkoa) udaltzainburu izandakoa. 2003ko otsailaren 8an hil zuen ETAk Pagazaurtundua, PSE-EEko eta UGTko kide zela. Gaurko ekitaldian, Maider Lainez PSEren Andoaingo idazkari nagusiak nabarmendu du "memoria kolektibo eta inklusiboa" eraiki behar dela, "benetan gertatu den horretan oinarrituta". Lainez: "Eta halakorik ezingo dugu egin batzuk gertatutakoa zuritzen edo gauzei berez izenez ez deitzen tematzen badira".

Lainezek azaldu duenez, PSEko kideentzat "aspaldi espero zuten albiste garrantzitsua" izan zen ETAren amaiera: "Baina berandu heldu zen". Andoaingo alkate ohiaren esanetan, "ez da ETAk desio zuen amaiera" izan, "garaitu egin dugulako": "Baina demokratek nahi genuen amaiera ere ez da izan, eragindako min injustua aitortu gabe desagertu baita ETA, bere iraganari uko egin gabe, eta, batez ere, biktima guztiei barkamena eskatu gabe".

Familiak igandean egingo du ekitaldi bat.

Lainez ez ezik, omenaldian izan dira Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako idazkari nagusia eta Estanis Amutxastegi alkate ohia.

Horra ekitaldiaren bideoa, Aiurri hedabidearen eskutik:

[youtube]https://youtu.be/sUHuY0FcXg8[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.