Europako hauteskundeak

"Europako proiektuaren birfundazio sakona" proposatu du Alderdi Demokratak, Bilbon

EAJko kideek egin diete harrera Europako gainerako alderdietako kideei, eta Bilboko Adierazpena onartu dute Euskalduna jauregian egindako kontseiluan. Maiatzaren 26an izango dira Europako hauteskundeak.

Francesco Rutelli Europako Alderdi Demokratako presidentea, Ortuzar eta Urkullurekin. LUIS TEJIDO, EFE.
2019ko otsailaren 8a
17:31
Entzun

Bilboko Adierazpena onartu du gaur EDP Europako Alderdi Demokratak, Bizkaiko hiriburuan egindako batzarrean. Europako Batasunaren "arrisku larriez" ohartarazi nahi izan dute agiri horrekin; "Europako proiektuak hartu duen ibilbide kezkagarriaren aurrean erantzuteko" eskaria jasotzen du, erakunde, alderdi nahiz herritarrei zuzendua. Izan ere, EBren proiektua "zatitu, desegituratu eta desagertzeko" arriskua ikusten dute Alderdi Demokratako kideek. Halako, "birfundazio sakona" behar duela defendatu dute.

"Gure betebeharra da amets europarra hiritarrengan piztea, gizakiaren duintasuna, zuzenbide estatua, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta erantzukizuna errespetatzeko baloreen defendatzaile garen aldetik", jaso dute gaur onartutako agirian. Hauteskunde programak osatzeko dokumentua onartu dute, eta haren laburpen bat da Bilboko Adierazpena deitutakoa.

EAJko kideak ez ezik, Alemania, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal, Holanda, Austria, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Txekiar Errepublika, Belgika, Kroazia, Errumania, Txipre eta San Marinoko ordezkariak izan dira Bilbon. Denera, 150 bat ordezkari. Jeltzaleen izenean, Andoni Ortuzar EBBko presidentea, IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, BBBko presidente Itxaso Atutxa eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta Europako bozetarako hautagaia izan dira Bilbon.

Maiatzaren 26an izango dira Europako parlamenturako hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.