Iruñea

Labriteko pasabidea desmuntatuko du udalak

Segurtasun arazoak aurkitu dituzte. Yolanda Barcina alkate zenean eraikitako zubia da, eta 2016an itxi behar izan zuten.

Labrteko pasabidea. PEDRO PEGENAUTE ETA JOSEMA CUTILLAS (EFE)
2019ko otsailaren 13a
18:40
Entzun

Txosten tekniko baten arabera, egitura konponezina da eta berehala desmuntatu behar da. Arazoak aurkitu dituzte egituran eta zimentazioan, eta ez ditu betetzen egungo legeek eskatzen dituzten segurtasun neurriak. Udalaren arabera, proiektuak berak akatsak zituen, eta horiek handitu egin ziren eraiki zenean.

Horiek hala, baztertu egin dute pasabidea konpontzea. Martxoan desmuntatuko dute. Apirilean, ideien lehiaketa bat abiatuko du udalak, eta horren arabera erabakiko du zubi berri bat eraiki ala ez.

2010ean egin zuten lana, Yolanda Barcina (UPN) Iruñeko alkate zela. Eta 2016an itxi behar izan zuten, hainbat zati askatu eta erori zirelako. UPNko zinegotziek, dena den, behin baino gehiagotan eskatu dute pasabidea irekitzeko.

1.2milioi euroko kostua izan zuen egiturak, eta arkitektura lehiaketetara aurkeztu zuen udalak. Pasabidea diseinatu zuten Boreas Nuevas Teconologias S.L.ko Oscar Perez Silanez, Carlos Pereda eta Ignacio Olite arkitekto eta ingeniariek eta Arian enpresak egin zuen. Egungo agintariek (EH Bildu) uste dute UPNko orduko arduradunek erantzukizunak dituztela gertatutakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.