Sexu erasoak

Sexu eraso batekin lotuta, ikerketapean da Vatikanoaren Frantziako ordezkaria

Parisko Udaleko langile baten aurkako erasoa egotzi diote Luigi Ventura kardinal eta Aita Santuaren nuntzioari.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Luigi Ventura kardinala, iaz. YOAN VALAT, EFE.
2019ko otsailaren 15a
18:06
Entzun

Parisko udaletxean, ekitaldi ofizial batean sexu eraso bat egitea leporatuta, ikerketapean jarri dute Luigi Ventura kardinal eta Aita Santuaren Frantziako nuntzioa —nuntzioak Vatikanoaren ordezkariak dira, enbaxadoreen gisakoak—. Urtarrilaren 17an, urte berriari harrera egiteko ordezkari diplomatikoen ekitaldi baten aurretik gertatu zen ustezko erasoa, Le Monde egunkariak berri eman duenez: udaleko langile gazte batek salatu du ukituak egin zizkiola kardinalak —gizonezkoa da salaketa jarri duena ere—.

Udalak eman zion erasoaren berri Fiskaltzari urtarrilaren 23an, eta auzitegietan ikerketa abiatu zuten hurrengo egunean.

74 urte ditu Venturak, eta hamar urte daramatza Frantziako nuntzio karguan. 1978tik dabil Vatikanoaren ardura diplomatikoetan, eta Frantziako ordezkari izan aurretik, Boli Kostan, Burkina Fason, Nigerko Errepublikan, Txilen eta Kanadan aritu izan da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.