AHT

Tren lasterraren aurkako aldarria zabaldu dute Tafallan

Tren sozial baten alde! AHTrik ez leloa ardatz hartuta batu dira herritarrak, hainbat udal eta eragileren babesarekin.

arantxa iraola
2019ko otsailaren 16a
07:46
Entzun

Tafallan (Nafarroa) Tren sozial baten alde! AHTrik ez! leloa zabaldu dute gaur arratsaldean Erdi Aldea Trenaren Alde taldeak antolatuta. Trenbideak hobetuta, abiadura handikorik egin gabe, arta ona eman daitekeela argudiatu dute hainbat herritarrek elkarretaratze batean.

Deialdiaren harira, tren lasterraren kontrako iritzia hedatu dute hainbat taldek. Protestarekin bat egin dute hainbat udalek ere. ELA, LAB, CGT, Steilas eta ESK sindikatuek, esaterako, ohar bateratu bat atera dute. Europako Kontuen Auzitegiak iaz txosten batean abiadura handiko sareak auzitan jarri zituela gogorarazi dute: «Onartu zuen kasu askotan dauden trenbideak hobetzea egokiagoa dela». Horiek horrela, tren lasterrik gabeko «alternatiba» bat aldarrikatzeko konpromisoa berretsi dute. Urteotan instituzioen partetik «murrizketak» ugaritu direla deitoratu dute eta, ataka horretan bidean «minutu gutxi batzuk» aurreztea ekarriko duten bidaiak egin ahal izateko trenbideak eraikitzea  jokabide «lotsagabea» dela.

Protesta gehiago ere deituta badaude datorren asteetan AHTaren kontra. Altsasun (Nafarroa) eta Gasteizen izango dira hurrengo deialdiak; martxoaren 30ean eta maiatzaren 18an, hain zuzen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.