Irratia

Eusko Jaurlaritzak esleitzeko zeuden 17 irratia lizentzia adjudikatu ditu

2012ko lehiaketatik eman gabe geratu ziren lizentziak eman ditu orain Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Hala Bedi Bi euskarazko irratiak lizentzia izango du. Aurretik, behin-behineko adjudikazioa lortu eta auzitegietan helegiteak aurkezten aritu zirenei eman zieten.

Hala Bedi irratiko kideak. BERRIA
urtzi urkizu
2019ko otsailaren 20a
17:04
Entzun

Eusko Jaurlaritzak, balorazio mahaiak proposatuta, 2012an egin zen lehiaketa publikoaren ondoren esleitu gabe geratu ziren irrati lizentziak behin betiko adjudikatzea onetsi du. Hamazazpi lizentzia adjudikatu dituzte orain; gainontzeko hamazazpiak, auzitegietako epaiak exekutatuz emanak ziren lehenago, lizitatzaileetako batzuek auzitegien aurrean aurkeztutako helegiteen ondoren —tartean Naiz irratiarenak eta Antxetak Donostialdean lortutakoa—.

Honakoak dira orain eman dituzten hamazazpi adjudikazioak: Bizkaian, Radio7, Eusko Media (Onda Vasca), Sociedad Española de Radiodifusión, RK 20, Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Elkartea, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea, Nervitel Sistemas, Ameba kultur elkartea eta Ibaikom kultur elkartea; Gipuzkoan, Eusko Media (Onda Vasca) eta Radio Amanecer; eta Araban, Radio 7, Radio Amanecer, Uniprex, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea, GMC eta Zadorra irrati elkartea. Azkeneko lizitatzaile hori Hala Bedi irrati librearen proiektuari dagokio, eta horrenbestez, Hala Bedi Bi euskarazko irratiak aurrerantzean lizentziarekin emititu ahalko du FMko 95.6 frekuentzian.

Jaurlaritzak duela aste batzuk jakinarazi zuen lehiaketako oker batzuk zuzentzen ari zela.

Ia zazpi urtez luzatu da irrati lizentzien lehiaketaren afera, eta tartean epaitegietako bide luze bat egon da. Aste honetako onespenarekin, aldiz, behin betiko itxi du Jaurlaritzak auzia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.