Espainiako Hauteskundeak

Ruiz, Uriarte eta Garrido izango dira Ahal Dugu-ren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak

Lander Martinez alderdiko idazkari nagusiak ziurtatu du Ahal Dugu-k "euskal agenda soziala" eta "autogobernua" defendatuko dituela.

Espainiako hauteskundeetarko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkezteko Ahal Dugu-ren agerraldia,gaur, Bilbon. JAVIER ZORRILLA, EFE
2019ko otsailaren 23a
17:32
Entzun

Hurrengo apirilaren 28ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-k. Lander Martinezek eman du zerrendaburuen berri, alderdiak Bilboko Artxanda mendian egin duen agerraldian. Jakitera eman duenez, Roberto Uriarte Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohia izango da Espainiako Kongresurako hautagai nagusia Bizkaian; Pilar Garrido izango da Gipuzkoako zerrendaburua, eta, Garbiñe Ruiz izango da Arabakoa. Ahal Dugu koalizioan aurkeztu zen Espainiako azken hauteskundeetara, Ezker Anitzarekin eta Equorekin batera. Ikusteko dago hurrengo hauteskundeetako behin betiko zerrendak nola osatuko dituzten.

Senaturako, Maria Concepcion Palencia, Iñigo Valdenebro eta Javier Ezkerekotza izango dira zerrendaburu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik, hurrenez hurren.

Martinezen esanetan, Espainiako bozak "erabakigarriak" izango dira hurrengo urteetarako politikaren norabidea zehazteko. Bi aukera bereizi ditu: gizate politiken "murrizketa" eta "eskubide galeren agertoki" batera biratzea, ala "hobekuntza" eta "eskubideen hedatzea" ekarriko dituen egoera baterantz "aurrera egiten jarraitzea". Martinezek nabarmendu du Ahal Dugu-k "hamarnaka" diputatu jar ditzakeela "euskal agenda sozialaren zerbitzura", "konplexurik eta salerosketarik gabe". Gaineratu duenez, diputatu horiek gabe, "ez dago alternatibarik Madrilen".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.