Sagardoaren Txapelketa

Juaneneak eta Azpirozek lehenengo lau puntuak lortu dituzte Larre Gainentzat

26-40 irabazi diete Utergari eta Labakari Sagardoaren Txapelketako estreinakoan.

Juaneneak eta Azpirozek ezin hobeto hasi dute txapelketa Larre Gain sagardotegiaren izenean. MAIALEN ANDRES
2019ko otsailaren 28a
21:54
Entzun

Juaneneak eta Azpirozek 26-40 garaitu dituzte Uterga eta Labaka Sagardoaren Txapelketako lehenengo partidan. Irabazleak Larre Gain sagardotegiaren izenean ari dira jokatzen, eta galtzaileak, berriz, Bereziartuaren izenean. Beraz, A taldean, Larre Gainek batu ditu lehendabiziko lau puntuak, eta Bereziartuak ez du punturik lortu.

Emaitza horrekin, zail jarri zaie Uterga eta Labakari finalerdietako ligaxkara sailkatzea. Gutxienez, puntu negatiboa saihestu dute tanto bakarrarengatik. 

Lehiaren gakoa Utergaren joko apala izan zen. Doneztebeko aurrelariak gidatu behar zuen bikotea, baina ez zuen egunik hoberena izan, eta azken hilabeteetako partidarik kaskarrena jokatu zuen. Hala, Bereziartuako bikotea aukerarik gabe geratu zen hasieratik. Juaneneak eta Azpirozek oreka erakutsi zuten; hasieran, atzelariaren sakeetan oinarrituta, eta, gero, aurrelariaren seriotasuna baliatuz.

Hasi eta berehala aurreratu ziren, 6-15, eta 24-34 arte, aldeari eutsiz joan ziren, hamar tantoren bueltan. Azkenean, aldea hamalau tantorena izan zen urdinen alde. Juaneneak 16 tanto eta bi akats bakarrik egin zituen, eta Azpirozek guztira 15 tanto egin zituen: zenbaki onak bai batenak eta bestearenak. Gorrietan Labakak bere mailan jardun zuen, hamar tantorekin, baina Uterga hamaikarekin soilik geratu zen, nahiz eta ohikoa 20 tantoren bueltan egitea duen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.