Lan istripua

Langile bat hil da AP8an, mantenu lanak egiten ari zela

2019ko otsailaren 28a
23:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Eibar parean gertatu da ezbeharra, Gipuzkoan. AP8 autobidean mantenu lanak egiten ari zen langilea, goi tentsioko linea baten kable batek jo duenean.

15:30 aldera gertatu da istripua. Segituan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, eta Donostiako ospitalera eraman dute anbulantzia batean, oso larri zauriturik. Ospitalean bertan hil da langilea, gauean.

48 urte zituen gizonezko bat zen, Soraluzekoa (Gipuzkoa). Autopsia egingo diote gorpuari.

ESK sindikatuaren datuen arabera, aurten lan istripuen eraginez zortzi behargin hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.