Irratia

Esan Erran irratiak emankizunak hasiko ditu, urte eta erdiko etenaldiaren ostean

Astelehenean irratsaio berezia egingo dute Lantzeko (Nafarroa) inauterietatik, 10:00etan hasita.

Esan Erran irratia. BERRIA
urtzi urkizu
2019ko martxoaren 1a
15:29
Entzun

2017ko udatik isilik zen Basaburuako (Nafarroa) Esan Erran irratia. Ezin esan, ezin erran irratiko mikrotik. Ezin emititu, arazo tekniko eta ekonomiko handiak zituztelako. Baina egoerari buelta ematea lortu dute, eta datorren astetik aurrera emankizunei helduko diete berriz ere. "Orain, Amezti.eus webgunea ere sortuta, aukera berriak irekitzen ziren irratia ere martxan jartzeko. Zailtasun handiekin izan da, langilon inbertsio humano handiarekin", esan diote BERRIAri Esan Erraneko ordezkariek. "Baliabide ekonomikoak urriak dira, eta irratia kudeatzen duen Ametza kultur elkartearen indarra ere behera joan da. Dena den, tresna beharrezkoa izanda, langileon inbertsioa handia da", gaineratu dute.

Astelehenean irratsaio berezia egingo dute Lantzen (Nafarroa), herriko ostatutik, inauterien berri emateko. Besteak, beste, Inauterien historia, kontakizunak, pertsonaiak, giroa, elkarrizketak...entzun ahalko dira.

Asteartean, berriz, ohiko programazioa hasiko dute; egunero eskualdeko berriekin eta elkarrizketekin osatutako magazina emango dute astelehenetik ostiralera, 10:00etan. FMko 107.9 frekuentzian zein Amezti.eus webgunean entzun ahalko da irratia. Programazioa Arrosa sareko irratsaioen bidez beteko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.