Soldata arrakala

Jaurlaritzaren soldata arrakalaren neurriak "martxoaren 8 bezperako propaganda" direla dio ELAk

Lan feminizatuei balio gutxiago ematen zaiela salatu du sindikatuak ohar bidez.

. Gipuzkoako zahar-etxeetako protestak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean. ANDONI CANELLADA, FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko martxoaren 6a
18:42
Entzun

Propaganda, hitz horrekin definitu du ELA sindikatuak soldata arrakalari aurre egiteko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen plana. Kontratazio publikoan gizon eta emakumeen arteko ordainsarietan berdintasuna bermatze aldera egindako plana “diskriminazioaren aurka zerbait egiten ari direla” erakutsi nahi izan dute horrela, sindikatuaren ustez. “Atzo hartutako erabakiak partzialak eta motzegiak dira, eta ez dute konponduko soldata arrakala, zeina administrazioek eragiten duten beren kontratazioetan”.

Atzo aurkeztutako neurrien artean bat nabarmendu liteke: lizitazioak egitean, berdintasun helburuak aintzat hartzen dituzten enpresei %5 puntu gehiago emango dizkiote. Ohar bidez, sindikatuak salatu du soldata arrakalaren arazoa harago doala: “Lanaren banaketa sexuala eta azpikontratatzen diren jardueren balorazio ezberdina. Hain zuzen, esleipenetan balio handiagoa aitortzen zaie gizonak gehiengo diren lanei, eta lan feminizatuei txikiagoa”.

Horren adibide bezala jarri du ELAk Gipuzkoako auzitegi eta komisarietako langileen kasua: kaleko garbitzaileekin alderatuz gero, 1.500 eta 3.000 euro arteko ezberdintasuna dagoela esan du. “Jaurlaritzak iragarritako erabakiek ez dute arazo hori konponduko, eta hauxe dago soldata arrakala medio piztu diren gatazka guztien atzean”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.