Espainiako hauteskundeak

EH Bildu eta ERC elkarrekin aurkeztuko dira Espainiako bozetara

Hiru puntu nagusi ditu bien arteko akordioak: autodeterminazio eskubidea, errepresioaren amaiera eta eskubide sozialak.

Josu Juaristi, EH Bilduko eurodiputatua, Europako bozetarako adostutako koalizioaren aurkzpenean. TONI ALBIR, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 9a
10:15
Entzun

Ezkerreko alderdi subiranistei atea zabalik utzi diete ERC Esquera Republicana de Catalunyak eta EH Bilduk bien arteko akordiora batu nahi badute. Izan ere, Europako bozetara bezala, Espainiako gorteetarako hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztea erabaki dute bi alderdiok. Hitzarmena datorren aste hasieran berretsiko dute bi alderdietako zuzendaritzek.

Hiru puntu nagusi ditu bi aldeek adostutako akordioak: autodeterminazio eskubidearen defentsa egitea Espainiako gorteetan; errepresioa amaitzea, presoak atxeratzea eta iheslari eta erbesteratuen itzulera ahalbidetuz; eta azken urteetako Madrilgo politiken ondorioz galdutako eskubide sozialak berreskuratzea.

Lehendik ere egina dute antzeko akordio bat maiatzaren 26an egingo diren Europarako hauteskundeetarako. Kasu horretan, BNGrekin batera aurkeztuko dira aipatu bi indarrak, eta aldi honetan ere gonbita egin diote Galiziako alderdi subiranistari.

Junqueras epaitegien zain

Europarako zerrendetan Oriol Junqueras aukeratu du ERCk bere zerrendaburu izateko. Generalitateko presidenteorde izandakoa, ordea, preso dago eta epaitegien erabakiaren zain. Ondorioz, litekeena da bozetarako aurkeztu ezin izatea. Hori dela eta, Jose Bove ekologista eta ekintzailea prest agertu da haren tokia hartzeko, "elkartasun keinu gisa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.