Mendia

Nanga Parbaten desagertutako bi mendizaleen gorpuak aurkitu ditu Txikonen taldeak

Daniele Nardi eta Tom Ballard otsailaren 24an desagertu ziren, 6.250 metroko altueran zeudela.

Nanga Parbat. IGONE MARIEZKURRENA
2019ko martxoaren 9a
10:14
Entzun

Italiak Islamabaden duen enbaxadoreak eman du aurkikuntzaren berri. Stefano Pontecorvok berretsi du hilik aurkitu dituztela joan den otsailaren 24tik desagerturik zeuden bi mendizaleak. Alex Txikon mendizale bizkaitarraren  bilaketa taldeak aurkitu ditu Daniele Nardi eta Tom Ballard gorpuak, Mummery ertzetik gertu, 5.900 metrora.

Pontecorvok berak azaldu duenez, duela lau egun aurkitu zituzten bi mendizaleen gorpuak, baina familiak haiek zirela berretsi arte itxaron dute aurkikuntzaren berri emateko.

Nanga Parbat tontorrera (8.125 m) igotzea zen bi mendizaleen asmoa, baina duela bi aste, 6.250 metroko altueran zeudela eten egin ziren haiekiko harremanak. Txikon bera Pakistanen dago uneotan K2 mendia neguan igotzeko ahalegina egiteko asmoz, eta joan den asteburuan batu zitzaien bi mendizaleak erreskatatzeko lanei.

Ez da lehen aldia Nanga Parbaten halako ezbehar bat gertatzen dena. 1895ean hura igotzen ahalegindu ziren lehen alditik 80 mendizale hil dira han.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.