euskal herria

Xabier Agirre eta Unai Fano euskal presoak gerturatu dituzte

Aurrena Logroñora, Ocañatik. Bigarrena Soriara, Algecirastik.

2019ko martxoaren 11
18:59
Entzun

Espainiako Espetxeetako Instituzioek bi euskal preso lekualdatu dituzte, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez: Xabier Agirre eta Unai Fano. Otsailaren 22an iragarri zituen gerturatzeak Madrilek. 

Agirre Logroñoko (Espainia) kartzelara eraman dute, Ocaña I-etik. 355 kilometroko gerturatzea izan da, eta, Etxerat-ek bezala Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, orain 105 kilometrora dago. Fano, berriz, Soriara (Espainia) eraman dute, Algecirastik. Hurbilketa 815 kilometrokoa izan da. Orain 230era dago. EPPK-ko kideak dira biak, eta bigarren graduan daude.

PSOEren gobernuak 22 euskal preso gerturatu ditu; horietatik hogei, azarotik aurrera. Euskal Herriratu, berriz, hiru, eta Xabier Sagardoirena (EPPK) iragarria du, baita hirugarren gradua ere. Soriako espetxean dute gaur egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.