Musa

Giro ederrean jokatu dute Euskal Herriko mus txapelketako finala, Lizarran

2019ko martxoaren 18a
11:54
Entzun

Nafarroan geratu da aurten Euskal Herriko mus txapelketako finala. Euskal Herri osoan zehar kanporaketak jokatu ondoren, Lizarran (Nafarroa) ospatu zuten aurtengo finala. Denera, 128 bikote zeuden sailkatuta, eta zazpi lurraldeetako jokalariak zeuden ordezkatuta. Iruñeko Mikel Goñik eta Dani Zunzak eta Legazpiko (Gipuzkoa) Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok lortu zuten azken musaldira iristea, eta Goñik eta Zunzak jantzi zuten txapela azkenean. Ibarrako (Gipuzkoa) Jabi Rezola eta Asier Aristondok lortu zuten hirugarren postua, eta Ametzagako (Araba) Jose Luis Bastida eta Natxo Ruizek laugarrena.

Antolakuntzako kide ohi Felix Urra gogoan izan zuten aurtengo finalean. "Ez dago agur errazik, eta are zailagoa da Felix agurtzea. Nabarmentzen ez zekien lagun eta kide nekaezina zen Felix. Laguntza behar zenean hor zegoen Felix prest, zarata handirik gabe, eguneroko borrokan bere alea jartzen zuen kide konprometitua genuen", azaldu zuten antolatzaileek. Euskal Herriko federazioaren sorreran eta azken urteetako antolakuntzan aritua zen Urra, "Euskal Herriaren eraikuntzan jardun zuen postari nekaezina".

"Egungo administrazioek jarritako mugak gainditu eta euskal herritar gisa aritzeko aukera" eman nahi izaten du Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketa horren bidez. "Indarrak biltzeko garaia dela" nabarmendu zuten aurtengo finalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.