Altuna III.a-Martija 10-22 Elezkano II.a-Rezusta

Elezkano eta Rezusta sailkatu dira binakako txapelketako finalera

Irabazleek erakustaldia egin dute eta Altuna eta Martija ezinean ibili dira ia partida osoan.

jarraia164363.jpg
2019ko martxoaren 24a
12:46
Entzun

Atzean nagusitu eta aurrean erasora jo. Partidaren aurretik argi esana zuten bi bikoteek zein izango zen finalera sailkatzeko egin beharrekoa. Bi bikoteetako zeinek lortuko zuen falta zen jakitea, eta Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak erdietsi dute estrategia kantxan gauzatzea. Beñatek oso bizi jo du pilota, atzean nagusitu da, eta Elezkanok arriskatu eta ongi amaitu du aurrean. Egindako 13 eta galdutako bakarra, horiek neurketaren amaieran Zaratamoko aurrelariaren zenbakiak.

Hasieratik hartu dute aldea urdinek. 0-6 aurreratu dira. Lehen tantoa egindakoan, gorriek pilota aldatu dute eta Altuna saiatu da jokoa nahasten aurrean, baina defentsan ere oso sendo aritu dira Elezkano eta Rezusta, eta aldeari eutsio diote. 12. tantoko atsedenaldian, zortzi tantoko aldea zuten. Ezinarengatik ernegatuta ikusten ziren ordurako Altuna eta Martija.

Rezustak oso indartsu ibildu du pilota atzean, gain hartu dio Martijari, eta Elezkanok ongi neurtu du aurrean hartu beharreko arriskua. Ez dio Altunari aurreko jokoan nahasteko aukerarik utzi, eta errematean asmatu du. 7-16, 8-18 eta 10-22. Azkenean, Elezkano eta Rezusta izango dira binakako txapelketako finalean, Iker Irribarria eta Jose Javier Zabaletaren kontra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.