Pilota

Rezusta, urteroko partidan

Bergarako atzelariak laugarren urtez jarraian jokatuko du binakako finala, eta Antton Maizek bakarrik hobetua du marka hori. Finalerako 165 sarrera gelditzen dira bakarrik.

Beñat Rezusta, pilota astintzeko prest. JON URBE / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko martxoaren 25a
16:55
Entzun

Irribarria-Zabaletak eta Elezkano II.a-Rezustak binakako txapelketako finala jokatuk dute apirilaren 7an, Bilboko pilotalekuan. Aldaketa bakarra du iazko finalarekin alderatuta: Iker Irribarria ariko da Joseba Ezkurdiaren ordez. Txapelketan, hiru aldiz jokatu zuten elkarren aurka. Irribarria-Zabaletak bi irabazi dituzte, eta Elezkano-Rezustak, bakarra. Azkenekoz finalerdietako ligaxkan jokatu zuten, martxoaren 17an, eta Irribarria-Zabaletak 22-12 irabazi zuten. Azken emaitza horrek haien aldeko joera nabarmena eman die apustuei.

Lau finalistek badakite aurretik zer den binakako finala jokatzea. Elezkano eta Irribarriarentzat bigarrena da, Zabaletarentzat hirugarrena, eta Rezustarentzat laugarrena. Bergarako atzelariaren kasuan, gainera, laugarren finala da jarraian. Pilotari batek binakako txapelketan inoiz izandako boladarik onenetan bigarrena da. Antton Maizek bakarrik hobetu du marka hori, sei final jarraian jokatuta: 1979 eta 1984 arteko guztiak.

Bilbon jarraian jokatuko den bederatzigarren finala izango da. Bizkaia pilotalekua ireki zenetik, bertan jokatu dira binakako final guztiak. Pilotalekua bete egingo dela ziurtzat jo daiteke. Sarrerak Internet bidez erosi daiteke bakarrik, eta 3.000 eserlekuetatik 165 bakarrik gelditzen dira. Guztiak, gainera, kantxako sarrerak dira, 130 eurokoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.