Sexu abusuak

1960ko hamarkadan eskola erlijioso batean jasandako abusuak salatu ditu Lizarrako bizilagun batek

Nuestra Señora del Puy ikastetxeko zuzendari zenaren kontrako salaketa aurkeztu du ikasle ohiak.

Nuestra Señora del Puy ikastetxearen kanpoaldea.
2019ko martxoaren 28a
18:34
Entzun

Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxeko zuzendari zenaren kontrako salaketa aurkeztu du eskola horretako ikasle ohi batek, ukituak egitea egotzita. Salaketan azaldu duenez, 1962. eta 1966. urteen artean egin zizkioten sexu abusuak: garai hartan, ikastetxeko zuzendaria zen Jose San Julian Luna apaiza, eta hainbat haurri ukituak egin zizkiola salatu du Lizarrako bizilagunak. San Julian hilda dago jada

Estella Noticias agerkariak eman zuen salaketaren berri. Horren arabera, haurrek ikasgelan bertan pairatzen zituzten abusuak, arbelera aterarazten zituztenean. Salaketa jarri duen gizonaren arabera, abusuei izkin eginez gero, zigor fisikoak ezartzen zizkien irakasleak; besteak beste, iletik tira egiten zien edota belarrondokoak ematen zizkien.

Lizarratarraren esanetan, gertatutakoa ez zien gurasoei kontatu: "Oso erlijiosoak ziren, eta ni, berriz, oso lotsatia. Errudun sentitzen nintzen", azaldu du Noticias de Navarra egunkarian. Guardia Zibilaren kuartelean aurkeztu du salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.