Bihar BERRIA-n

Irribarria eta Zabaleta, finalari begira

Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak eta Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Lau pilotariekin egon da BERRIA, eta haien iritzia kaleratuko du bihar eta etzi.

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 1a
07:13
Entzun

Bihar, Irribarriari egindako elkarrizketa eta Zabaletarekin egindako erreportajea publikatuko du egunkari honek. Hona, protagonisten esan batzuk.

IKER IRRIBARRIA

- "Kolpeak hartu behar izaten dira. Hobea egiten zaituzte".

- "Nire dohainak hobeto baliatzen ikasi dut. Kantxan lan gehiago egin behar dudala ikusi dut. Hortik etorri da hobekuntza".

- "Ordu asko egin ditut bizikleta estatikoan, eta ia amets egiten dut koordinazioa lantzeko eskailerarekin".

- "Presioa sentitzen baduzu, jendeak zugan sinesten duela esan nahi du. Askok nigan sinetsi dutelako itzuli naiz gora".

JOSE JAVIER ZABALETA

- "Ez badut irabazten, helburua ez dudala lortu pentsatuko dut".

- "26 urte, ditut eta ez dut nabaritu kolpea jaitsi zaidanik. Iruditzen zait orain hobeto ematen diodala atzetik".

- "Irujo handienetakoa izan da; Irribarria, ehien ematen diona; eta Ezkurdiak asko laguntzen dio atzelariari".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.