Korriklika

Euskarak Erriberan duen egoera aztertu du 'Korriklika'-ren bigarren aleak

Ramoni eta Lohitzune korrika egiteko arropa egokia erostera joan dira, eta Alaia Martinen bertsoak jantzi dituzte gaurko irudirik onenek.

Berria TB
2019ko apirilaren 5a
09:47
Entzun

Erriberan eta Nafarroako hegoaldean izan da gaur Korrika. Garikoitz Goikoetxea BERRIAko berriemaile bereziak Erriberako euskararen egoera aztertu du Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariarekin eta Alizia Iribarren Erriberako AEKko arduradunekin. Horrez gain, Errigora proiektuaren berri eman du Ibai Sueskun Errigorako kideak.

Bestalde, Txakur Gorria sormen taldeak ilustrazio bat sortu du Korrikako furgoneta ardatz hartuta. Ramoni eta Loitzune Korrikarako arropa egokia erostera joan dira eta Alaia Martin Etxebesteren bertsoak eguneko irudi ederrenak lagundu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.