Sagardoaren Txapelketa

Ligaxka amaitu da Oialume Zarren sailkapenarekin

Etxarri eta Ionen garaipenak, Ansa II eta Agirrezabalaren aurka, Goikoetxea V eta Barrenetxea IV sailkatu ditu finalerdietara

Etxarri eta Ionen garaipenak ez zien balio sailkatzeko.
2019ko apirilaren 7a
17:25
Entzun

Pasa den ostegunean A taldea erabakita geratu zen, Sagardoaren Txapelketan, Segurola eta Endikaren sailkapenarekin eta B taldeko bi bikote sailkatuak finalerdietara ezagutzen dira.

Etxarri eta Ionek (Altzueta) 40-37 garaitu zituzten Ansa II-Agirrezabala (Setien) eta emaitza horrek Goikoetxea eta Barrenetxea (Oialume Zar) sailkatu zituzten finalrdietararako ligaxkara.

Azken partidu horrekin lau bikote sailkatuak: Segurola-Endika (Petritegi), Urriza-Zaldua (Gaztañaga), Etxarri-Ion (Altzueta) eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) dira. 

Ansa eta Agirrezabalak garaipena behar zuten eta indartsu hasi zute partidua markagailuan aginduz, hala ere 5-10 galtzen joan eta gero Etxarri eta Ionek partidua berdindu zuten hamaseina eta hogeitabina. Urdinak berriz ere aurretik jarri ziren 24-28, baina 29na berdindu eta gero gorriek lau tantoko abantaila hartu zuten, 36-32. Azken tantoetan abantaila mantendu eta salkapenak ihes egin zien Ansa eta Agirrezabalari.

Ionek partidu bikaina jokatu zuen eta bere nagusitasuna izan zen erabakiorra. Ansa ere ongi aritu zen aurrean, baina atzeko jokoa izan zen erabakiorra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.