Korriklika

Topa Gaitezen Bizkaiko gazte euskaltzaleen dinamikarekin elkartu da 'Korriklika'

Lekukoari buruzko zalantzak argituko dizkio Loitzunek Ramoniri eta Oihana Bartra Arenasen bertsoek lagunduko dituzte eguneko irudi onenak.

Berria TB
2019ko apirilaren 10a
07:11
Entzun

Bizkaian igaro du eguna Korrikak, eta han egingo du biharko eguna ere. Besteak beste, Bilbon izango da bihar eguerdi eta arratsaldean. Hori dela eta, euskarak Bizkaian bizi duen errealitateari erreparatu dio Korriklikak. Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak Bizkaiko gazte euskaltzaleen Topa Gaitezen dinamikako kideekin hitz egin du.

Bestealde, mugei buruz hausnartu du Txakur Gorria sormen taldeak, eta ariketa horretatik sortu du gaurko ilustrazioa. Horrez gain, Lohitzunek lekukoari buruzko zalantzak argituko dizkio Ramoniri. Oihana Bartra Arenasen bertsoek lagunduko dituzte eguneko irudi onenak.

Korriklikaren ale guztiak ikusgai daude BERRIAk Korrikari eskainitako webgune berezian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.