Natur ibilbideak Tuteran, 'Erriberako hiztegiarekin'

Argia Ikastolak eta Tuterako Udalak prestatu dute ekintza, astebururako.

2019ko apirilaren 11
13:15
Entzun

Ebrotik Pirinioetarainoko IkuspegiaAitatxi Severinoren Itzulitxoa eta Mejanatik eta Ebro ondokotik paseoa izeneko ibilaldiak prestatu dituzte Argia Ikastolak eta Tuterako Udalak, elkarlanean. Zailtasun mailaren arabera bereizi dituzte ibilbideak; antolatzaileek azaldu dutenez, gurpil aulkian edo haur kotxeekin egin daiteke lehenengoa, "gehienek egiteko modukoa" da bigarrena, eta zailtasun handienekoa, hirugarrena. Sei kilometro luze dira lehenengo biak, eta bederatzi kilometrokoa hirugarrena.

Ibilbide bakoitzerako, inguruko landare eta animalien izenak, gomendioak eta bestelako jarraibideak bildu dituzte eskuorri banatan, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Erriberako hiztegia ere prestatu dute.

Aitatxi Severinoren Itzulitxoa larunbatean egingo dute, 10:00etan. Ebrotik Pirinioetarainoko Ikuspegia izenekoa egiteko, berriz, 17:00etan jarri dute irteera, leku beretik. Mejanatik eta Ebro ondokotik paseoa, azkenik, igandean egingo dute, 10:00etan. Queiles pasealekutik hasiko dituzte ibilaldi guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.