Gizartea

Etxerik gabeko herritar baten heriotza salatu dute Barakaldon

Berri-Otxoak plataformak elkarretaratzea deitu du biharko, Barakaldon, 10:30erako.

jarraia165103.jpg
2019ko apirilaren 11
08:52
Entzun

Berri-Otxoak plataformak jakinarazi duenez, etxerik gabeko herritar bat hil da Barakaldon (Bizkaia), kalean. Zendutakoak 30 urte zituen eta Sestaokoa (Bizkaia) zen. Berri-Otxoak azaldu du auto batean egiten zuela lo eta Caritas elkartearen jantokian ohiko erabiltzailea zela.

Plataformak elkarretaratzea deitu du biharko, etxeri gabeko herritarraren heriotza salatzeko. "Berriro ere neurri errealak eskatuko dizkiegu erakunde publikoei etxerik ez duten eta kalean bizi diren herritarren egoerari erantzuteko", adierazi dute.

Nabarmendu dutenez, salatu duten heriotza bi urteko epean Barakaldoko kaleetan hiltzen den hirugarren etxerik gabeko laguna da. Horrez gain, Berri-Otxoak plataformak ohartarazi du 30 direla gaur egun Barakaldon etxerik gabeko egoeran dauden herritarrak. "Orain urtebeteko kopuruaren bikoitza".

Plataformak EAJren udal gobenuaren "murrizketa politikak" gaitzetsi ditu. Salatu du etxerik gabekoek gehienez ere zazpi egun igaro ditzaketela jarraian udal aterpetxean, eta epe hori betetzen dutenean kalera bidaltzen dituztela, aterpean plaza hutsak daudenean ere. Adierazi dute hiru hilabete pasa behar dituztela aterpetik kanpo, berriro ere "gutxieneko laguntza" hori jaso ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.