Zergak

Arabako eta Bizkaiko bilketek %4 egin dute gora urteko lehen hiruhilekoan

Arabako ogasunak 379,5 milioi euro bildu ditu martxora arte, eta Bizkaikoak 2.054,4 milioi.

Jose Luis Cimiano Arabako Ogasun diputatua. JUANAN RUIZ / FOKU
xabier martin
2019ko apirilaren 12a
10:23
Entzun

Enpleguaren eta kontsumoaren zenbaki hobeek bultzatu du goranzko bilketa Araban, herrialde horretako foru aldundiak esan duenez; izan ere, 2018ko epe berean baino %4 handiagoa da zergetan bildutakoa: 379,5 milioi euro. Edonola ere, Jose Luis Cimiano Ogasun diputatuak garbi utzi du oraindik goiz dela urteari begira joera jakin bat ezartzeko.

Urteko lehen hiruhilekoan, zerga zuzenen bilketak %3,4 egin du gora, baina zerga horietako batek, PFEZak hain zuzen, %7,6 egin du behera (185,5 milioi euro). 2013tik laguntzak jasotako gurasoei egindako itzulketek eragin dute beherakada hori. Lan errendimenduen atxikipenak, ordea, %4,1 igo dira (zazpi milioi gehiago). "Horrek berretsi du enpleguak hobera egitea, egonkorrago izatea, eta soldatak ere bai", esan du Cimiano diputatuak.

Langile autonomoen ekarpenak ere gora egin du (%12,3), eta 7,5 milioi euro ekarri dute bilketaren kutxa komunera. Sozietate zerga 11,6 milioi euro bildu ditu hiru hilabetean, %200 igota. Baina hobekuntza hori itzulketa epeen aldaketak esplikatzen du; ez da enpresen irabazien eboluzio kontua, alegia.

Bizkaia

Bizkaiari dagokionez, 80,9 milioi euro gehiago bildu ditu ogasunak, %4 gehiago (2.064,4 milioi euro). Zerge zuzenen bidez, 927,6 milioi bildu ditu herrialdeak martxora arte, %2,4 gehiago. PFEZ da ekarpen handiena egin du zerga, %5 hazi delako, eta horren barruan lan atxikipenen esparruak %6,9 igo da.

Bizkaiko Ogasunak emaitza txarrak lortu ditu, aldiz, Sozietate zergan, %27,1 jaitsi baita 2018ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Beherakada hori azaltzeko Ogasunak esan du "higiezinen kapitalaren atxikipenen eboluzio eskasa" egon dela. Zeharkako zergen ataletan, berriz, 1.121,2 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Ogasunak, %5,7 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.